Bilboko Marijaiak ezuste polita ekarri dit aurten. Egia esan, pasa den astean egin zen ezuste honen ereitea, Madrilen.
Etzazue ezer epaitu, mesedez, informazioa falta zaizuelako, sarritan anka sartzen dugulako, edota, beharbada, bakarrik ondo sentitzen naizelako. Buruan daukat historio guztia, ez nabil itsuka.
Lagun asko daukat momentu honetan farran sartuta, eta Madriletik etorri beharrekoak, baina gaur ez daukat irteteko gogorik, biharko bide luzeagaitik, gaurko logureagaitik. Etxeko lasaitasun, berotasun eta babesaz busti nahi dut neure burua, behin izan nintzen kezkarik gabeko humea gaur egunera ekarriz.
Laredon gauzak asko aldatu dira. Bakoitzak bere
biziaren bidetik urruntzen da nahi
tanahiez.
Bai, denbora eskuan eutsi ezineko area da.
Tempus fugit.